Mercedes-Benzeko zuzendaritzak murrizketaz betetako hitzarmen-plataforma aurkeztu du

2021/02/16
ELAk Mercedes-Benzeko zuzendaritzak hitzarmen kolektiboaren negoziazioan izan duen jarrera salatu du. Enpresak plataforma bat aurkeztu du, non, besteak beste, benetako 4 lanaldi gehiago, soldatak izoztea, plusak kentzea eta malgutasun handiagoa proposatzen dituen. ELAk "gustu txarreko txantxatzat eta langile guztiei errespetu faltatzat" jo du proposamena, eta zuzendaritzak gidoiari eusten badio, Gasteizko lantegiko langileek lan hitzarmenaren alde mobilizatuko direla aurreratu du.

Enpresak negoziazioaren ondoren errepikatzen duen eskemari jarraituz, zuzendaritzak bere proposamena justifikatu du, "Enpresaren egoera katastroa delako, eta haren etorkizuna lan-baldintzak murriztea delako". Lantegiko zuzendariak komunikabideetan zabaldu duen mezu bera.