Mercedeseko Batzordeak salatu du langileak beste enpresetara bortxaz lekualdatu dituztela

2021/07/23
Mercedeseko Batzordeak salatu duenez, zuzendaritzak enpresako lau langile enpresa uztera behartu ditu, beste batean lan egiteko; kasu honetan Infosysen. Batzordeak azaldu duenez, zuzendaritzak lau langile horiei jakinarazi zien (horietako batzuek hamarkadaz lanean) enpresa berrietara lekualdatzea borondatezkoa izango zela, baina, ez da hala izan: derrigorrezkoak izan dira, zuzendaritzaren aldetik jaso duten presioa etengabea izan baita. Gauzak horrela, Mercedeseko batzordeak uste du langile horiek bizi izan duten egoera laneko jazarpen-protokoloaren esparruan argitu behar dela, protokolo hori badagoen ala ez zehazteko. Era berean, aurreratu du alderdi aktiboa izango dela eragindako langileek gertatutakoaren aurka aurrera eraman nahi dituzten prozesu administratibo eta judizialetan, eta enpresak gai hori konpontzeko erabili duen "jarduera-transmisioa" dela eta.

Mercedeseko batzordearen iritziz, zuzendaritzak gezurra, engainua eta presioa erabili ditu 4 pertsona horiek lanpostua "borondatez" utz zezaten eta beste enpresa batera pasatzeko, inolako etorkizuneko bermerik gabe.

Hilabetez luzatzen ari den lanpostu kualifikatuak suntsitzeko politikaz gain, lankideek utzitako hutsuneak amortizatzen ari da enpresa
Mercedesen jokamoldea baztertzen du batzordeak, eta aurreratu du aurre egingo diola enplegu mota guztiak suntsitzeari eta prekarizatzeari.