Merkabilbaoko arraindegi eta itsaski enpresetako langileak grebara

2008/12/11
ELAk deituta Merkabilbaon arrandegi eta itsaski enpresetan aritzen diren langileek greba egingo dute abenduaren 19, 22, 23, 24, 29, 30 eta 31an.

Alde batetik, soldatak izoztearen aurka protesta egingo dute , eta beste aldetik, enpresa bakoitzak bere egutegia egitearen aurka. Arlo honetako langileek hilean 900 euroko soldata dute eta ez dute hitzarmena sinatu azken bi urteotan.