Merkatalgune handietako hitzarmen propioaren alde

2009/02/13
Datorren astelehenean, hilak 16, ELAko ordezkariak elkarretaratuko dira Iruñea eta Donostian merkatalgune handien alorreko lan hitzarmen propioa eskatzeko. Egun berean, Madrilen elkartuko da estatu mailako mahai negoziatzailea.

ELAk gainontzeko sindikatuei dei egin die Hego Euskalherriko lurralde bakoitzeko mahai negoziatzailea osatzeko, baina proposamenak UGT eta CCOO sindikatuen ezetza jaso du .