Merkataritza- eta elikadura-arloko langileen gutun irekia: “Ez al dugu atsedenik merezi?”

2020/04/06
ELAren Elikadura Merkataritzako langile eta ordezkariek euren enpresei datorren ostegun santuan dendak itxi ditzatela eskatu diete gutun ireki baten bidez. Era berean, jaiegunetan eta datorren ostegunean batik bat, erosketarik egin ez dezatela eskatu diote Nafarroako gizarteari; elkartasun eta errebeldia keinu txiki bat. Hirugarrenik, Nafarroako Gobernuari exijitu bustitzeko, publikoki eskatzeko enpresei ez irekitzea.

 Halaxe diote: "Jaiegun batean irekitzeak ez du zentzurik sekula izan, baina inoiz baino gutxiago du gizartearen zati handi bat euren etxean konfinatuta dagoenean; alferrikakoa eta irrazionala da, eta tristea litzateke enpresek, hitz politez haratago, negozioa beren langileen osasunaren gainetik jartzen dutela erakustea beste behin”.

Irakurri gutuna: