Merkataritza gune handiei buruzko dekretua kritikatu du ELAk

2006/05/31

ELAko azterketa bulegoko kideek Jaurlaritzak merkataritza gune handiei buruzko dekretua kritikatu dute gaur goizean Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan. Dekretua saltoki handiei mesede egiten diela salatu du Mikel Novalek. "Eusko Jaurlaritzaren diskurtso ofizialak denda txikien alde jardun beharra aipatu eta zentro komertzial handien hedapena geraraziko duela dioen arren, haren benetako jokabideak kate handiei egiten die mesede oraindik ere, betiko saltoki txikien kaltetan".

Hau da dekretuari buruz ELAk egin duen balorazioaren txostena.