Merkataritza guneak jai egunetan zabaltzearen aurkako mobilizazioak darraite

2005/02/14

ELA eta LAB sindikatuek ez dute baztertu merkataritza alorrean grebara jotzea, zenbait merkataritza gunek uztailaren 3an eta abenduaren 4an ateak zabaltzen baldin badituzte, orain arte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako dendariek zuten akordioa apurtuz. Unai Martinez ELAko arduradunak gaur goizeko prentsaurrekoan adierazi duenez, merkataritza guneak bi egunetan zabaltzeko egindako deiak etorkizunean egun gehiagotan zabaltzeko bidea egiten du, eta "horrek ez du amaierarik".

ELAko arduradunak gogor gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzaren jarrera, eta merkatal-talde handien mesedetan ari dela lanean azpimarratu du. Martinezek gogoratu zuenez, iragan hileko 16an Bilbon burututako manifestazio handiak alor honetako langile, dendari txiki eta kontsumitzaileen iritzia agerian uzti zuen.