Metaleko hitzarmenerako ADEGIk egin duen azken proposamena probokazio bat da

2007/03/13
Martxoaren 13an Gipuzkoako Metalean hitzarmena lortzeko laugarren bilera egin da. Aurreko bileretan bezala, patronalak egin duen eskaintza probokazio hutsa da. ELAk ez du inondik inora onartuko ADEGIk proposatutako lanaldiaren handitzea.

Laugarren bilera honetan ADEGIk egin duen eskaintzak helburu nagusi bat du: lanaldia handitzea. Jarrera horrek argi uzten du ADEGIk bereari eusten diola. Patronalak hitzarmen txar bat nahi du, Gipuzkoan metaleko enpresetan oinarri izango den akordio bat. Ezin dugu onartu ekonomiaren hazkundea ematen ari den honetan ADEGIk lan baldintzen aurkako neurriak proposatzea.

Hurrengo bilera martxoaren 20an izango da.