Metaleko negoziazio kolektiboagatik egin den greban partehartze handia izan da

2004/06/27

ELA: "Negoziazio kolektiboa egongo da eta patronalak nahi ez dituen gaiak jorratuko dira."

Metaleko negoziazio kolektiboarengatik egin den grebaren jarraipena oso ona izan dela uste du ELAk. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako patronalek sektoreko eremuan inposatu nahi dituzten edukiak dira negoziazio kolektiboan onartzen dituzten bakarrak. Modu honetan azken urteotan finkatu dituzten pribilegioez hitz egitea saihestu nahi dute: prekarietatea, azpikontratazioan ematen den gehiegikeria eta diskriminazio handiak.

ELAren ustez, negoziazio kolektiboak dituen arazorik nagusienak gai hauekin zerikusirik dute. Gaur egun ezin daiteke esan hitzarmen ona sinatu denik gai hauetan ez bada ezer aldatu. ELArentzat negoziazio kolektiboa ez da tresna neutrala, lan baldintzak hobetzeko sindikalgintza errebindikatzaileak daukan funtsezko tresna da.

Patronalek jakin behar dute beraiek inposatu nahi dituzten edukiez gain beste gaien inguruan ere negoziatuko dela nahitaez.