Metalerako dagoen greba-deialdia ikusita, ELAk bere jarrerari eutsi diezaioke

2005/06/16

ELA-Metalak negoziazio kolektiborako duen erronka ez da mugatzen lanaldian "3 ordu" murriztera; CCOOen, UGTren eta LABen plataforman bezala. ELAk behin eta berriro esan du sektore-esparrua ez dela behar bezain zabala, prekarietatearen inguruko gaiei heltzeko.

ELAn ikusten ari gara sindikatu horiek ez dutela enpresetan azaltzen prekarietatearen gaineko erreibindikaziorik, ez dutela mobilizaziorik bultzatzen helburu horiek lortze aldera.

ELAn sinestuta gaude deialdia, egiten den moduan eginda, ez dela nahikoa, bai laburregia delako, bai dei-egileek ez dutelako onartu nahi enpresa lan sindikalerako aukerako esparrua izan behar dela, kezkatzen gaituzten arazoei bide eman beharrean patronalak egiten duen blokeoa ikusita.

ELA ez da inorentzako aitzakia izango. Azaldu dugun jarrera horren barruan, ELAk honako deialdi hau egiten du:

  • Sektoreko hitzarmenaren eraginpeko enpresa guztiei dei egiten diegu greba egitera.
  • Aparteko hitzarmen edo itunaren negoziazioa oraindik itxi gabe duten enpresei dei egiten diegu, grebaz baliatzeko eta negoziazioa bide onetik eramateko.

  • Ituna itxita duten enpresei ELAk dei egiten die biltzarrak egiteko, eta bozketan ateratzen dena errespetatzeko.

  • ELArentzat bada gauza bat oinarrizkoa: patronalari interesatzen zaizkion gaiak bakarrik nahi ditu mintzagai. Horregatik, erreibindikaziorako esparru bakarra sektorea izatea (CCOOek, UGTk eta LABek egiten dutena), prekarietatea, diskriminazioa eta abar alde batera uztearen parekoa da. Hain zuzen ere, patronalari interesatzen zaion estrategia.