Metalgintzan 50etik gora dira Rajoyren erreformatik blindatu diren enpresak
Fátima Báñez ministroaren arabera 2012ko otsaileko lan-erreformak mugarri bat jarri du lan-merkatuaren esparruan. Lege berriak tresna nahikoak jarri ditu patronalaren eskuetan, lan-eskubideak hamaika puskatan lehertzeko.
ELAk hasiera-hasieratik erakutsi du bere borondatea erreformari erabateko erantzuna emateko. Langileak salgaiak baleude bezala tratatzen dituen lan-arauteria horren aurrean, intsumiso aitortzen dugu geure burua.
Erreforma saihestu daiteke, eta hori erakuste aldera doaz ehunka batzar, informazio-kanpainak eta enpresa-mailako ordezkarien lan eskerga. Gure helburua “erreforma zure enpresan sartzen ez uztea” da, eta enpresak horrela blindatuak goraka doaz asterik aste.
Metalgintzan 50etik gora dira Rajoyren erreformatik blindatu diren enpresak. Horixe da modu egokia, Euskal Herrian produktibitate-tasa handiak eta lan-baldintza duinak uztartzeko.
ELAk jarraituko du borroka hori gidatzen, lan-merkatua Rajoyren erreformatik erabat garbi utzi arte.