Metro Bilbaoko langileen kontzentrazioa, azken erasoak salatzeko

2006/07/17

Metro Bilbaoko langileek kontzentrazioa egingo dute uztailaren 19an Metro Bilbaoren egoitzaren aurrean (Nafarroa Kalea, 2), azken erasoak salatzeko. Kontzentrazioa 10:00tan hasiko da. Hau da Enpresa Batzordeak kaleratu duen komunikatu.

Metro Bilbaoko Enpresa Batzordetik oso kezkatuta gaudela zabaldu nahi dugu; izan ere, bezero gutxi batzuengandik, baino gero eta sarriago, irainak, mehatxuak eta erasoak jasaten ari gara, azkenak joan den asteburuan, hainbat zauriturekin.

Azkeneko hiru hilabeteotan halako 30 gertakari baino gehiago zenbatu ditugu (askoz ere gehiago izango dira, ziurrenik, baina kontabilizatu barik daude); horrek esan nahi du hilero Metro Bilbaoko 10 lankide ari direla metroaren erabiltzaileen eraso eta oldarrak pairatzen.

Enpresa Batzordetik egoera hau salatu nahi dugu, eta dei egiten diegu Metro Bilbaoren erabiltzaileei egoera horiei amaiera emateko, eta garraio publikoa arduratsu erabiltzeko.

Mobilizazioei ekingo diegu. Hasteko, uztailaren 19an, Metro Bilbaoko egoitzaren aurrean (Nafarroa Kalea, 2) elkarretaratzea egingo dugu. Egoera aldatu ezean, ez dugu baztertzen gaueko zerbitzuak eteteko aukera.