Michelin lan-jardunaren itzuli da eta ELAk langile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak exijitu ditu

2020/04/06
Michelinek bere lan-jarduerara pixkanaka itzultzeko asmoa iragarri ostean, zuzendaritzaren alde bakarreko erabakia dela azpimarratzeaz gain, ELAk langile guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak martxan jartzeko eta betetzeko eskatu du. ELAk gogorarazi du zuzendaritza dela neurri horien eraginkortasunaren eta betetzearen erantzule bakarra, eta aurreratu du langileen osasuna eta segurtasuna arriskuan jar ez daitezen arretaz jarraituko duela itzulera.

ELAk gaineratu du koronabirusaren alarmak irauten duen bitartean langileei ekoizpen-primaren %100 ziurta dadila. Modu honetan, plantilla ez da ekoizpenari begira egongo, lan-osasuneko neurriak lehenetsiko ditu.

Sindikatuak azkenik, Michelingo zuzendaritza jo du enpresako langile zein langile-azpikontratatu guztien osasun-neurriak betetzearen erantzuletzat.