Michelinen langile bat hil zen atzo istripuz

2016/10/28
ELAk salatu egin du atzo Gasteizko Michelinen gertatu den lan istripu hilgarria. Honez gero auren Hego Euskal Herrian 50 langile hil dira lan ezbeharretan. Gaur Ferrovial enpresako lankideek greba egin dute eta Michelinen atarian elkarreteratu dira.

ELAren iritziz prekaritatea da oraindik ere istripuen jatorria; beste behin ere agerian geratu da langileen heriotzen atzean zer dagoen: azpikontratazioa, ezartzen diren lan-erritmo gogorrak, prebentzioko inbertsio urriegia eta informazio zein prestakuntza gabezia.