Milaka elkartasun tanta Herrira-ren alde
2013/10/05
Izugarrizko jendetza elkartu da gaur arratsaldean Bilboko kaleetan Herrira-ren kontrako operazioa salatzeko. "Tantaz tanta Euskal Presoen alde. Una marea por los derechos de los y las presas vascas" lelopean Bilboko kaleetan elkartu diren lagunek ozen aldarrikatu dute Herrira elkarteak presoen eskubideen alde egiten duen lana.
ELAk bat egin du ekimenarekin, eta sindikatuko ordezkaritza zabala bertan izan da. Adolfo Muñoz idazkari-nagusiak azpimarratu duenez “euskal preso politikoak euren eskubideak dituzte, eta eskubide horiek urratuak izaten dira etengabe. Horregatik zilegi da eskubide horiek defendatzea eta eskubide horien defentsan antolatzea. Hori da, hain zuzen, Herrira erakundeak egiten zuena”.