Milaka lagunek parte hartu dute atzo Bilbon Europako Konstituzio Itunaren aurka egindako manifestazioan

2005/02/10

ELAk 2005eko azaroaren bukaeran egindako Kongresuan, Europako Konstituzio Itunaren aurkako jarrera garbia hartu zuen ebazpen baten bidez.

ELAren ustez, itun honen sortze prozesuak baztertu egin du gizartearen eta gizarte eragileen parte hartzea.

ELAk itun honen edukia kiritikatu nahi du eta bere aurka agertu da neoliberalismoan oinarritzen delako (Kapitala liberalizazio osoz mugitzea, egonkortasun hitzarmena,...) eta gure ustez ere, ez da ematen inongo aurrerapenik eskubide sozialeen arloan.

Ez da aipamenik egiten, konpromisorik hartu ere ez zenbait gaiekin, horien artean enplegua, prekarietatea, gazteak, emakumeak eta etorkinek bizi duten egoera.

Itun honek, ez du aintzat hartzen oinarrizko hainbat eskubide, horien artean, lan bat izateko eskubidea, etxebizitza, osasun zerbitzuak eta ez du onartzen autodeterminazio eskubidea.

Beraz gure sostengua eman nahi diegu Konstituzio honen aurka, bai Nafarroan eta baita EAEn sortu diren plataformei