Dozenaka mila manifestari presoen dispertsioaren aurka Donostian
2015/01/17
Hainbat sindikatu- ELA tarteko-, alderdi politiko eta eragile sozialek gaur arratsaldean Donostian deitutako manifestazioan milaka pertsonek parte hartu du. Gaurkorako aukeratutako leloa "Giza eskubideak, bakea eta konponbidea" izan da. Martxa hau dispertsioaren aurka urtarrilaren 10ean eginiko mobilizazio erraldoiaren ostean gauzatu ziren atxiloketak salatzeko deitua izan da.
ELAren eritziz, helburu hori, beharrezkoa izateaz gain, egingarria da, baina lortzeko borrokan ezinbestekoa da herritar guztien mobilizazioa. Gaurkoa bezalako mobilizazioak, hortaz, oso garrantzitsuak dira erronka hau egikaritzeko.