Milaka ordezkari kalera atera da pentsioen murrizketen aurka

2011/01/14
ELAko milaka ordezkarik hartu dute parte Hego Euskal Herriko hamaika eskualdetan antolatu diren batzar eta manifestazioetan urtarrilaren 27ko greba orokorra bultzatzeko. Atzo Iruñean egin zen batzarrean partaidetza handia izan zen ere.

 

Bi egunotan egin diren batzar eta manifestazioekin urtarrilaren 27a bitartean egingo diren mobilizazioei hasera eman zaie. Gasteizko batzarrean, eta ondoren Eusko Legebiltzarraren inguruetaraino egin den manifestazioan, Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak hartu du parte. Bere esanetan, 27a bitartean eztabaida lantoki guztietara zabaldu beharra dago. “Ez gaude denbora galtzeko”, azpimarratu du. Era honetan ELAko kide guztiei lan honetan buru belarri murgiltzeko eskatu die.

Muñozek gizarte-elkarrizketa deiturikoa kritikatu du berriro ere, eta salatu egin du “Madrilen azken egunotan sindikatu eta Espainiako gobernuaren artean antolatu den antzerkia”.