Milaka pertsona Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleetan grebaren alde

2012/09/22
Milaka pertsona Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleetan grebaren alde
Milaka eta milaka lagun atera dira gaur kalera Donostia, Bilbo eta Gasteizen irailaren 26ko greba orokorraren alde. Manifestazioa greba orokorra deitzen duten sindikatuek –ELA, LAB, EILAS, ESK, CNT, CGT, EHNE eta HIRU– eta eragile sozialek deitu dute.

Guztiek deialdi bera luzatu dute: ezinbestekoa da murrizketen aurka kalera ateratzea eta datorren asteko greban parte hartzea.