Milaka pertsona bildu da Bilbon manifestazioan komertzioko langileen eskubideak defendatzeko

2005/01/05

ELA eta LAB sindikatuek Bilbon urtarrilaren 16an deitutako manifestazioan milaka pertsona bildu da. Eusko jaurlaritzako dekretu berriak, 8 jai egunetan irekierak arautzen dituenak, orain arte autoerregulatu den sektore baten adostasuna apurtu nahi du. Egoera honekin bat etorri dira, kontsumitzaile, enpresari ertain eta txikiek eta langileak.

Euskal Autonomi Elkartean, estatuko bakarra non ez diren komertzioak jaiegunetan irikitzen, langileak bizi kalitate hobeagoa dute, enplegua sortzen da eta salmentak gora egiten dute. Aipatu manifestazioan erreibindikazio hauek egin zituzten:

  • Eusko jaurlaritzak, bere proiektua atzera bota dezala eta 0 irekiera arautzea.

  • Jai egunetako atsedenaldia errespetatzea, enpleguaren defentsa eta komertzio ertain eta txikien biziraupena

  • Kontsumo arduratsu baten alde