Milaka pertsona enpleguaren alde Enkarterrietan

2010/11/08
Enkarterrietan ematen ari den gainbehera salatzeko eta enpleguaren aldeko politika exijitzeko milaka pertsonak parte hartu zuten Gúeñes-eko udaletxetik Zallara egin zen manifestazioan azaroaren 6an. Amaieran ELAko kideek eskualdeak arestian egin duen ibilbide ekonomikoa negargarria dela, salatu zuten.

Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusia buru zela abiatu zen manifestazioa Güeñes-eko udaletxearen inguruetatik eta ordu ta erdiko ibilbidearen ondoren Zallako enparantzan amaitu zen.

Maite Leizegi, eskualdeko arduradunak, jarduera-sektore guztietako enplegu-maila jaisten ari dela etengabe, azaldu zuen. Altzarigintzak eta ehungintzak ezin dute iraun; eta paperean, kimikan eta metalurgian oinarrituriko industria-egitura oso ahul dago. Egoera horrek, noski, oso eragin txarra du zerbitzuen sektorean.

Egitura-izaerako egintza horien aurrean, ELAren iritziz, herri-administrazioek, industria sustatzeko eta egiturak berrantolatzeko bultzatu dituzten politikak oso eragin laburrekoak izan dira eskualde honetan.