Milaren bat pertsona merkataritzako hitzarmenaren alde Donostian

2005/02/25

Gipuzkoako Merkataritza alorreko milaren bat langilek parte hartu du gaur eguerdian Donostian egin den manifestazioan lan hitzarmenaren alde eta igande eta jai egunetan merkatal guneak zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak onartu berria duen dekretuaren aurka protestazeko.

Mirari Irure, ELAko ordezkariak, dei egin dio Gipuzkoako patronalari negoiziazioari berriro ekiteko eta alor honetako langileen lan baldintza eskaxak salatu ditu manifestazioa abiatu aurretik egindako adierazpenetan.