EHko ESKUBIDE SOZIALEN KARTA

Militarrak Bardeetatik eta Europatik, kanpora!

2026/06/01
Militarrak Bardeetatik eta Europatik, kanpora!
Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta beste hainbat eragile batzuekin batera kontzentratu dira gaur Iruñean “Gerrari Ez. Bizitza Duinak Denontzat” lelopean. Horretarako, Donald Trumpen laguntza izan dute, Europa eta Bardeetatik alde egiten duela komunikatu duelarik.

Joera belizista eta militaristaren aurrean beste jendarte eredu bat aldarrikatu dute eragile hauek, eta administrazioei konpromiso zehatzak eskatu dizkiete gerreren kontra. Bide horretan, lau aldarrikapen nagusi egin dituzte:

1. Euskal Herria lurralde baketsua eta desmilitarizatua izan dadila. Gerra-azpiegiturei eta arma-bidalketari ez.Gastu militarraren murrizketa eta NATO desegiteko urratsak, horretarako Gasteizko eta Nafarroako parlamentuetan neutraltasun estatutuak onartuz.

2. Gerraren negozioari EZ. Patronalei eta enpresei industria militarraren alde ez egiteko eskatzen diegu, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuari, industria militarra zuzenean edo zeharka indartzen duten inbertsiorik ez egiteko. Baliabide hauek trantsizio ekosozialerako eta industriaren birmoldaketarako erabiltzea, langile-klasea erdigunean jarriko dituena eta sektore iraunkorretara bideratua egongo dena.

3. Baliabide publikoak bizitza duinak bermatzeko: gastu militarrari ez. Eskubide sozial, pentsio edota zerbitzu publikoetan murrizketarik ez; hezkuntza, osasuna, zaintza eta etxebizitza eskubideak bermatu. Elikadura osasuntsua bermatu eta benetako neurriak hartu krisi klimatikoari aurre egiteko. Harrera duina bermatzeko baliabideak bermatu eta mota guztietako harresiak eta migrazio-politika arrazistak ezabatu.

4. Autoritarismoari eta oldarraldi erreakzionarioari EZ. Balio militaristen, matxisten, arrazisten, indibidualista, klasista, eta kontrol soziala handitzearen aurrean, gardentasuna, eztabaida demokratikoa eta herritarren erabakitzeko gaitasuna bermatzeko eskatzen dugu.