Minbizia eragin dezakeen produktu bat erretiratuko du Metro Bilbaok ELAren salaketen ondorioz

2021/11/30
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio ELAri, eta onartu du Metro Bilbaoko hainbat langile eta erabiltzaile minbizia eragin dezakeen produktu batekin, silize kristalinoaren harearekin, harremanean izan direla, eta baztertzeko agindu du. Epai aitzindaria da, lehen aldiz deklaratu baitu epaitegi batek produktu hori pertsonen osasunerako kaltegarria dela. ELAk Metro Bilbaoko langileen osasunari dagokionez epaiak eragindako ondorioak aztertuko ditu eta, era berean, Metro Bilbaori eskatu premiaz neurriak har ditzala pertsona gehiago ez kaltetzeko eta indarrean dagoen legedian ezarritako prebentzio printzipioei men egiteko.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epai irmo horrek agerian uzten du ELAk aspaldidanik hainbat esparrutan (Osalan edota Lan Ikuskaritza) eta, azkenik, magistraturan: produktu horren arriskutsua dela. Metro Bilbaoko zuzendaritzak, ordea, ez du inolako borondaterik erakutsi egoera konpontzeko, eta uko egin dio langileak aipatutako produktuaren eraginpean zeudela aitortzeari

Silize kristalinozko harea duela urte asko erabili izan da larrialdiko balaztadetarako edo beste egoera batzuetarako, eta horrek esan nahi du Metro Bilbaoko langileak eta erabiltzaileak produktu horren eraginpean egon direla.