Mitxel Lakuntza: “Arabako Metaleko langileen gehienak ez du soldata igoerarik izango”

2022/09/20
ELAko idazkari nagusia oso kritiko azaldu da Euskadi Irratiko elkarrizketan atzo LABek, CCOOk eta UGTk adostutako Arabako Metalerako aurreakordioarekin. Izan ere, Lakuntzak ziurtatu du adostutako igoerak soilik tauletan ezarritako soldatei aplikatuko zaiela, eta erralitatea da metalgintzako gehienek taula horietan dutena baina soldata handiagoa dutela. Ondorioz, langileen gehinak igoera horietatik kanpo egongo dira, KPIa bermatu gabe.

Era berean, Lakuntzak dio Jaurlaritzak nahi duen errenta ituna patronalarena dela. "Praktikan, errenta ituna patronalak negoziazio mahaian proposatzen duena da; %3ko igoera, KPIa %10tik gora dagoenean. Hori al da Urkulluren errenta ituna?", galdetu du. Ondasuna banatzeko zerga erreforma ere eskatu du, eta esku hartze publikoaren alde azaldu da, besteak beste.

Elkarrizketa hemen