Mitxel Lakuntza: “Azpiazu sailburuaren proposamena gauzatzen bada, langile publikoek %20ko soldata galera izango dute azken hamarkadan”

2022/09/29

Pobretze fasea azkartzen ari dela ohartarazi du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak gaur ETBko Egun On saioan egindako elkarrizketan. Gainera, enpresek inoizko etekinik handienak dituzten unean. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, ordea, ez dituzte neurririk hartzen, eta Espainiako Gobernuaren proposamenen atzetik dabiltza, dioenez. Horren aurrean bestelako neurriak eskatu ditu, eta soldataren defentsa, pentsioak, etxebizitza duina, zaurgarrienentzako laguntzak eta erreforma fiskala defendatu ditu, besteak beste.