Mitxel Lakuntza: “Euskal Herrian ere jokatzen da pentsioen erreforma”
Izan ere, Euskal Herriko alderdien botoa beharrezkoa izango du Madrilek pentsioetan aldaketak egiteko. Garrantzitsua da hori, Espainiako Gobernuak argi erakutsi baitu zein asmo duen: “Urte gehiago lan egitea nahi dute, edo bestela, pentsio gutxiago jaso”, Jose Luis Escrivá ministroaren ahotik entzun berri dugunez. Gainera, Lakuntzak ohartarazi du ezarri nahi duten BEM tresnarekin aldaketak nahierara egiteko aukera izango duela gobernuak.
Gutxieneko soldataren inguruan ere galdetuta, elkarrizketa sozialaren baliogabetasuna azpimarratu du. Patronalak beto eskubidea baitu, eta horregatik izan da hain apala gutxieneko soldataren igoera, idazkari nagusiaren hitzetan. Beste hainbeste gertatzen da Euskal Herriko mahai sozialean. “Patronalak nahi dituen gaiei buruz hitz egiten da hemen”, ez baita lan istripuez hitz egiten, ezta soldata arrakalaz ere, esaterako. Eta gabezia demokratiko handia dutela oroitarazi du Lakuntzak, gutxiengoan dagoen sindikatuekin lotzen direlako akordioak.
Grebaz, ELA sindikatuaren Kongresuaz eta beste hainbat auziz aritu dira. Entzun elkarrizketa osorik.