Euskadi Irratia
Mitxel Lakuntzak ziurtatu du grebei esker zabaldu dela euskal langile publikoen baldintzak hemen negoziatzeko aukera

Era berean, EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeen bigarren greba egunean, idazkari nagusiak gogorarazi du Euskadi Irratian Jaurlaritza ez dela besterik gabeko eragile bat. Fintzazio publikoa jasotzen dute ikastetxe horiek, eta ondorioz, Jaurlaritzak erantzukizuna du auzian. 2023ean iraungi zen sektoreko hitzarmena, eta langileek lanpostuak eta erosahalmena bermatuko duen hitzarmena berritu nahi dute.
Hezkuntza Legeari dagokionez, aurreikusitakoa gertatu dela dio Elakideak. “Hasieratik esan dugu ez dagoela asmorik funtsezko gauzak aldatzeko”, ez zegoelako inolako aldaketarik zehaztuta, ez sareei begira, ez murgiltze ereduaz, ez funtsezko auziez. Iragartzen diren oposizio deialdiekin ere kritiko, behin-behinekotasuna ez dutelako murrizten, ezta beharrezkoak diren lanpostu berriak sortzen ere.
Gutxieneko soldatari buruz, Lakuntzak oroitarazi du ez dela aski, hemengo errealitatetik urrun dagoelako, eta berretsi du gutxieneko soldata Euskal Herrian erabaki behar dela.
Beste hainbat gai HEMEN, elkarrizketan.