Mitxel Lakuntza: “Jaurlaritzako eta Nafarroako gobernuko sektore publikoko behin-behinekotasuna % 30koa izaten jarraituko du”.

2022/05/24
Kontsolidazio prozesuak zehazteko astebete faltan, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Gasteizko eta Iruñeko gobernuak kritikatu ditu gaur Radio Euskadin egindako elkarrizketan, sektore publikoko lanpostuak kontsolidatzeko borondate faltagatik. Izan ere, orain arte iragarritako plazekin, Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko behin-behineko 4 langiletik 1ek soilik finkatu ahal izango dute lanpostua, eta behin-behinekotasuna ez da %30etik behera jaitsiko. Hau da, ez da ez Iceta Legeak ez Europak agindutako %8ko langara iritsiko.

Era berean, oso kezkatuta agertu da Siemens-Gamesak bizi duen egoerarekin. Baita lan merkatuaren prekarietatearekin ere, lan erreformak ez baitu prekaritate hori txikitu, mozorrotu baizik.

Elkarrizketa osoa hemen:

https://labur.eus/dDdpX