Mitxel Lakuntza: “Jaurlaritza berriak ez ditu politikak aldatuko”
Aldaketa bakarra erakundeen arteko harremanetan gertatzea espero du Lakuntzak. “Urkullu lehendariak muturrera eraman du bere jarrera antisindikala ta antisoziala”, gogorarazi du, ELArekin biltzeari uko egin baitzion. “Guri gustatuko litzaigukeena da normala ez dena normalizatzea”.
Ildo horretan, ezkerrari oposizioa eta konfrontazioa eskatu dio idazkari nagusiak, politika horiek aldatu nahi badira. Izan ere, EH Bilduk proposatutako 'kooperazioa' ezinezkotzat jo du Lakuntzak egungo Jaurlaritzarekin. “Egin daitezke akordioak Osakidetza eta zaintza sistema pribatizatu dituztenekin? Fiskalitatea nork antolatu du botere ekonomikoen mesederako?”. Ondorioz, akordio horiek arriskua dute Jaurlaritzaren politikak “naturalizateko”.
Pedro Sanchezen agerraldiaren harira, Lakuntzak azpimarratu du Espainiako presidenteak onartu duela gabezi demokratiko bat badagoela. “Salaketa horrekin koherente izateko, bideorri bat aurkeztu beharko luke neurriekin”. “Ikusi beharko da determinazio nahikorik eta alderdirik ote duen horretarako”. Aurrekariak “nonahi” daudela ere gogorarazi du, eta orain arte ez duela pausorik eman. “Albiste ona litzateke halako helburu bati helduko balio”.
Maiatzaren Lehenari begira, militanteen lana eskertzeko eta borrokarako eguna izango da ELArentzat, eta konfrontazioaren aldeko jarrera berresteko, sindikatuaren esperientziak hori erakutsi baitu: “Zenbat eta greba gehiago, orduan eta emaitza hobeak daudelako”.
Elkarrizketa osorik: https://labur.eus/mKUp7