Mitxel Lakuntza: “LAB, CCOO eta UGTk onartutako Bizkaiko Metaleko hitzarmena patronalaren proposamena da”

2023/02/02
Bizkaiko Metalerako Jaurlaritzak egindako proposamenean aldaketa txikiak ikusten ditu Mitxel Lakuntzak, ELAko idazkari nagusiak. Bizkaia Irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, grebatarako motibo izandako proposamen bera da mahaia gainean jarri duena Jaurlaritzak. “Aldatu dena da LAB, CCOO eta UGT sindikatuen jarrera”, ziurtatu du. Mobilizazioekin jarraitzearen aldekoa zen ELA hitzarmen ona lortzeko. Beste sindituek, ordea, Jaurlaritzaren bitartekaritza erabili nahi izan dute aldaketa hori eszenifikatzeko, dioenez. “Patronala oso pozik dago”. Gainera, ohartarazi du berme juridikorik gabeko htizaremena ere badela, 2019ean gertatu bezala.

Bizkaiko erresidentzien aste honetako bigarren greba egunaren harira, sektorearen publifikazioa eskatu du idazkari nagusiak. Eta benetako eztabaida eskatu du fiskalitatearen inguruan, besteak beste. Baita Euskal Herrirako 1.400 euroko gutxieneko soldata ere.

Guztia HEMEN