Mitxel Lakuntza: “Lan erreforma Kongresuan atzera botatzen bada, indargabetzeko aukerari eutsiko zaio”

Hori dela eta, mobilizazioa inoiz baino premiazkoagoa dela dio Lakuntzak. Greba egiteko aukerak egon bazeudela oroitarazi du, baina LABekin izandako desadostasunen ondorioz ez da deitu. Hala ere, “elkarlana” ELArentzat lehentasuna dela azpimarratu du idazkari nagusiak, eta LABekin lan erreformaren kontrako erantzuna prestatzen ari dela ziurtatu du.
Era berean, EAJri eta EH Bilduri erreformaren kontrako botoari eusteko deia egin die, “koherenteak” izan daitezen. “Fribolitatez” jokatzea leporatu die, aldiz, Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Podemosi. Elkarrizketa mahaiak “koartada” gisa erabiltzen baitituzte euren hauteskunde programanak ez betetzeko. Izan ere, “elkarrizketa mahaiak sindikatuentzat tranpak dira; patronalarentzat, altxorra”.
Pandemiaren seigarren olatuaren ondorioez ere aritu da Lakuntza. Osasungintzan eta Hezkuntzan baliabide falta eta Jaurlaritzaren inprobisazioa agerian geratu direla uste du, eta konfinatutako pertsonak zaintzeko ordaindutako baimenak ere premiazkoak direla oroitarazi du, besteak beste.
Elkarrikzeta osorik, hemen.