Mitxel Lakuntza: “Lan erreforma osorik indargabetzea urrats garrantzitsua litzateke. Tamalgarria da PSOEk jarrera aldatu izana”

2020/05/21
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Radio Popular kateari eskainitako elkarrizketan baieztatu duenez, bizi dugun krisi honetan enplegua mantentzeko aukera gehiago egongo lirateke lan erreforma bere osotasunean indargabetuko balitz legegintzaldi honetan. “Akordio eta horren xehetasunak mantendu izan balira, oso urrats garrantzitsua izango litzateke”, laburbildu du Lakuntzak.