Mitxel Lakuntza: “Lan erreformak ez du zilegitasunik”

2022/02/04
Mitxel Lakuntza: “Lan erreformak ez du zilegitasunik”
“Partida ez da amaitu”, esan du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Radio Euskadiko Ganbada programan. “Hauteskunde programak betetzeko eta erreformak indargabetzeko aukera galdu dute”, baina mobilizazioa eta borroka sindikala inoiz baino beharrezkoagoa dela ziurtatu du, bai lantokietan, bai interpelazio politikoaren bidez. “Lanean jarraituko dugu etorkizuneko negoziazioetan erreformaren alderdi kaltegarrienak indargabetzeko aldarrikapenak indarrean jarrai dezaten”.

Are gehiago, “Euskal Herriko errealitatea” kontuan hartuta, esan du. Izan ere, idazkari nagusiaren aburuz, EH Bilduren eta EAJren ezezkoa “berri ona” da, eta orain “aktibo” bihurtu behar du Espainiako Gobernuarekiko etorkizuneko negoziazioak baldintzatzeko. “Patronalaren aurrean amore” eman baitu Espainiako Gobernuak, eta botazio “esperpentikoak” agerian utzi du erreformaren zilegitasunik eza, Lakuntzaren hitzetan.

Elkarrizketa osoa hemen: https://labur.eus/BigdA