Radio Euskadi, Ganbara
Mitxel Lakuntza: “Lau langile publikotik bakarrak kontsolidatuko du bere lanpostua LEPekin”

Finkatze prozesuei dagokienez, Lakuntzak ziurtatu du “gaizki” doala, behin-behineko lau langiletik hiruk ez baitu euren lanpostua finkatuko. Nafarroako Gobernua eta Jaurlaritza Iceta Legea urratzen ari dira, behin-behinekotasuna % 8ra jaistera behartzen baititu. LEP prozesuen ondoren, ordea, behin-behinekotasuna ez da % 30 baino txikiagoa izango, idazkari nagusiak ziurtatu duenez.
Behin-behinekotasunarena ere bada Hezkuntza Lege berriarekin aurreikusten den arazoetako bat, baina ez bakarra. "ELAk euskal sare publiko bakarrean aurrera egitea nahi du, lan baldintza egokiekin, eta orain arte proposatu den Legea oso urrun dago helburu horietatik". Gainera, Hezkuntza Sailak, LABek eta Interinoak iragarritako akordioak ez du kompromiso zehatzik, ezta edukirik behin-behinekotasunari eta erosteko ahalmenaren galerari aurre egiteko ere, eta euskararentzat kaltegarria ere izan daiteke, Lakuntzaren hitzetan; izan ere, ikasgaien % 80 euskaraz ez beste hizkuntzetan eman ahal izango dira, murgiltze eredutik urrun.
Gai horiek guztiak zein beste batzuk entzungai dituzu elkarrizketan, gazteleraz, HEMEN KLIKATUTA