Mitxel Lakuntza: “Ortuzarrek oposiziorik gabeko gizartearekin amesten du”
Geroztik, EAJren kasuan “inboluzioa” ikusten du Lakuntzak auzi horien defentsan, eta gaitzetsi egin ditu Andoni Ortuzar EAJko presidentearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren ELAren kontrako kritikak: "Ortuzarrek amesten du oposiziorik gabeko gizarte batekin. Hori ez da posible, are gutxiago Euskal Herrian”. Kritika horien atzean dagoela da ez dutela sindikatuen eta ELAren oposizio eta eraldaketa zeregina onartu nahi, Lakuntzaren hitzetan, demokrazia batean oinarrizkoak badira ere, Urkulluri leporatu dio “desbideratu” nahi duela arreta benetako arazoetatik, “gizartean dauden haserreak ulertu eta autokritika egin beharrean, fokoa gugan jarriz”.
Era berean, berretsi ditu sindikatuaren erronka nagusiak bizitzaren garestitzea, zerbitzu publikoen defentsa, eta prekaritatearen kontra borrokatzea direla. EAEko hitzarmenen %52 eguneratu diren arren, sektore feminizatuenetan oraindik berritzeke daudela oroitarazi du, eta horretarako borrokaren aldeko apustua anpatu.
Elkarrizketa osorik, hemen