Euskadi Irratia

Mitxel Lakuntza: “Osakidetzaren arazoak ez dira konponduko inbertsio publikoa handitu gabe”

2024/07/23
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak inbertsio publikoak handitzeko beharra azpimarratu du Euskadi Irratiko elkarrizketan. Hala ere adierazi zion Imanol Pradales lehendakariari pasa den astean ELArekin egindako bileran, eta horretarako ziurtatu du fiskalitatea handitu behar dela.

Ildo horretan, Confebasken enpresen gaineko zerga txikitzeko proposamenarekin kritiko azaldu da idazkari nagusia. Izan ere, Lakuntzak dio enpresek ez dutela behar adina ordaintzen: “Dituzten kenkari guztiekin, enpresek %7 baino ez dute ordaintzen”, are gehiago enpresa handiek inoizko etekinik handienak lortu dituztenean, eta zerga hori %25ean kokatzea proposatu du. Diputazioen aldetik, ordea, ez du horretarako prestutasunik sumatzen. Esaterako, Bizkaiko Diputazioa prest azaldu da Confebasken proposamena aztertzeko, eta sindikatuenei entzungor egiten die.

Inbertsioa ere handitu behar da Osakidetzan, Lakuntzaren hitzetan. Horregatik, ulergaitza zaio aurrekontuen negoziazioetatik kanpo uztea. “Osakidetzak dituen arazo guztiak inbertsio pulbikoa handitu gabe konponduko direla pentsatzea akatsa da. Profesional gehiago behar dira Osakidetzan eta daudenak hobeki zaindu”. Horren aurrean, EH Bilduri oposizioa egitea eskatu dio.

 Gai horiei buruz zein besteak, elkarrizketan: HEMEN.