Mitxel Lakuntza: “Soldatak ezin direla igo defendatzea onartezina da”

2022/04/19
Mitxel Lakuntza: “Soldatak ezin direla igo defendatzea onartezina da”
Inflazioaren aurrean, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Radio Vitorian gogorarazi du konponbidearen zati bat gehiengoaren erosahalmena bermatzea dela, kolektiboki pobreagoak izan ez gaitezen. Horregatik, eta Pedro Azpiazu sailburuaren adierazpenei erreferentzia eginez, “onartezina” da KPIaren araberako soldata igoera ez defendatzea. Are gehiago, patronalak ez duenean soldata igoera negoziatu nahi, eta gobernuek errenta itunen alde egin nahi dutenean.

Lakuntzak dio, soldata igoeraz gain, aberastasuna banatu behar dela zerga erreforma baten bidez, Iberdrola bezalako enpresen “mozkin lotsagarriei” muga jartzeko. Baita energia eskubidea bermatzeko ere, prezioei muga ipiniz: “Energia eskubide bat da, ez luxu bat”.

Era berean, prekarietateak jarraitzen du izaten sindikatuaren kezka nagusietako bat, eta Maiatzaren 1ean ardatz izango da. "Gizarte arazo bat da, eta egunerokoan antolatuz borroka sindikalarekin eta grebarekin egiten zaio aurre". Lan heriotzak dira prekaritate horren alderik beltzena.

Elkarrizketa osoa esteka honetan:https://labur.eus/z3myu