Mitxel Lakuntza: “Titanioren atzean emakume aurpegia duen prekaritate handia dago”

Titanioak, museoa eraikita dagoen materialak, emakumeen prekaritate handia ezkutatzen duela esan ondoren, enpresari eta haren alde dauden erakundeei (Udala, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) Bilboko eraikin enblematiko honetako langileek jasaten duten soldata arrakala amaituko duen hitzarmen bat negoziatzeko deia egin die. "Erakundeek benetako berdintasunaren abangoardia izan behar dute, eta emakumeek emakume izateagatik lan-munduan pairatzen duten soldata-arrakalaren aurkako borrokan eredu izan beharko lirateke. Martxoaren 8a ezin da argazkirako eguna izan; greba honek agerian utzi duen bidegabekeriarekin amaitu behar dutela", esan du.
Azkenik, ELAko idazkari nagusiak hitzarmen justu baten aldeko borrokarekin jarraitzeko deia egin die grebalariei, eta sindikatua azken unera arte beraiekin egongo dela ziurtatu die.