Mitxel Lakuntza: “Tubacexek bermeak eman behar ditu kaleratutakoak onartuak izan daitezen”

2021/07/23
Sindikatuaren 110. urteurrenean, Mitxel Lakuntzak, ELAko idazkari nagusiak, Radio Euskadin ziurtatu du Tubacexen langileak berriro lanpostuetan hartzeko proposamena borroka sindikalaren ondorioa izan dela, eta orain benetako bermeak eskaini behar dituela; ez dadin proposamen hori zuzendaritzak aurkeztutako 15 lerroko testura mugatu.

Hori dela eta, benetako negoziazioa eskatu du Lakuntzak, eta balioan jarri ditu greba eta batzordearen borroka, “elkartasuna” eta “gizatasuna” dagoelako oinarrian; ELAk defendatzen dituen balioak.

Era berean, Lakuntzak uste du Espainiako Gobernuak planteatutako erreformek, hala nola pentsioen erreformak edo lan erreformak, ondorio larriak dakartzatela. Horregatik, EAJk eta EH Bildurek baztertu egin beharko lituzkete. Diputatuen Kongresuan baliozkotutako enplegu publikoari buruzko Errege Lege Dekretuari dagokionez, EAJren jarrera inkoherentea gaitzetsi du idazkari nagusiak. Izan ere, dekretu hori publikoki kritikatu bai, baina ondoren kongresuan abstenitu egin da, balioztatea ahalbideratuz.

ENTZUN elkarrizketa HEMEN.