BIZKAIA IRRATIA

Mitxel Lakuntza: “Urkulluk badaki herri honetako kontrabotere bakarra sindikala eta soziala dela”

2023/10/03
Mecaner eta Glavista lantokietako egoera larriak beste behin agerian utzi ditu Lan Erreformaren gabeziak. Hala esan du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Bizkaia Irratian. Izan ere, lan erreformak indargabetu gabe jarraitzen duenez, enpresek erabateko erraztasunak dituzte langileak kaleratzeko, etekinak izanagatik ere. “Legea aldatu behar da enpresei zailtasun gehiago jartzeko”, dio Lakuntzak.

 

Gizarte Ekintzako eta Hezkuntza Publikoko ikastetxeetako grebei begira, idazkari nagusiak oroitarazi du egiturazko aldaketak beharrezkoak direla Hezkuntzan. Alde batetik, Gizarte Ekimeneko patronalek otsailetik egin diote uko sindikatuekin biltzerari, eta ondorioz, grebara jotzeko beste aukerarik ez dute izan. Bestalde, Hezkuntza Publikoan ere egoera ez dela hobea dio Lakuntza, Hezkuntza Legeak ez baitu beharrezkoak diren aldaketarik ekarriko: “Egungo sistema betikotuko du”.

Urkulluk ELAri leporatutako hitzen aurrean, Lakuntzak oroitarazi du ez dela lehendakariarekin bildu, “berak ez duelako nahi”. Eta Urkulluren demokrazia ulertzeko modu “murritza” duela uste du. “Kontraboterea ezinbestekoa da gizarte batean”, azpimarratu du idazkari nagusiak, “eta Urkulluk badaki herri honetako kontrabotere bakarra sindikala eta soziala dela”.

Egora ekonomikoaz ere aritu da Lakuntza. Kezkaz, gainera. Elkarrizketa osorik hemen