Mitxel Lakuntza : "Eusko Jaurlaritzaren pandemiaren kudeaketa penagarria izaten ari da, eta txertaketa horren adierazgarri da"
2021/02/04
ELAko idazkari nagusiak Bizkaia Irratiko "Goizeko Izarretan" irratsaioan baieztatu du Nafarroako gobernua pandemiari aurre egiterako orduan Jaurlaritza baino ausartagoa izan dela. Lakuntzak Gotzone Sagardui EAEko Osasun sailburuak dimititu behar duela berretsi du eta fokoa Osasun sailak egindako planifikazino kaskarrean eta deskoordinazioan jarri behar dela azpimarratu du.