Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi berria, sindikatuko ordezkarien %95,02aren babesa lortuta #Indarbetean

2019/04/05
Mitxel Lakuntza Vicario da ELAren idazkari nagusi berria. Donostian bildu diren sindikatuaren ordezkarien gehiengo oso zabalak –95,02%– bere babesa adierazi dio proposatutako Batzorde Eragile berriari.

Guztira Batzorde Eragile berriaren proposamenak aldeko 668 boto izan ditu –%95,02–; kontrako botoak 27 izan dira –%3,84– , eta zurik 8 –%1,14–.

Batzorde eragile berria horrela geratzen da. Mitxel Lakuntza, Amaia Muñoa, Amaia Aierbe, Xabi Anza, Maialen Aranburu, Iván Giménez, Laura González de Txabarri, Pello Igeregi, Mikel Noval, Leire Txakartegi, Eustakio Uranga y Joseba Villarreal.