Mitxel Lakuntza: "Gure adinekoak azpikontratatutako zahar egoitzetan daude"
2023/02/07

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Herri Irratian adierazi duenez, administrazioak pribatizazioaren aldeko apustua egin du, enpresa batzuek sektore publikoaren kontura negozioa egin dezaten. Horren adibide dira Bizkaiko adinekoen egoitzak. "Administrazioak ez du uste funtsezko sektorea direnik", ziurtatu du Lakuntzak. Horregatik defendatu du sektorearen publifikazioa, kudeaketa zuzenak lan baldintza hobeak eta zerbitzu hobea bermatzen dituelako.
Era berean, Lakuntzak berriro azpimarratu du Euskal Herriko LGSa 1.400 eurora iritsi beharko litzatekeela, kalkulu horretarako ezarritako Europako irizpideei jarraituz. Are gehiago, bizitzaren garestitzeaz gain, hipotekek ere gora egiten jarraitzen duten honetan, langile klasearen kaltetan. Ildo horretan, gogorarazi du Escriva ministroak iragarritako pentsioen kalkulu urteen igoera erabaki politiko bat dela, eta ez kudeaketa erabaki bat, pentsioak bermatzeko hainbat modu baitaude, zergen bidez, adibidez.
ELAko idazkari nagusiak esan du Bizkaiko metalaren hitzarmena asko hobetu daitekeela, eta gabezia juridiko handiak dituela.
ELAko idazkari nagusiak esan du Bizkaiko metalaren hitzarmena asko hobetu daitekeela, eta gabezia juridiko handiak dituela.
Hori eta beste hainbat gai elkarrizektan HEMEN