Mitxel Lakuntza: "Madrilek esaten duena betetzen bada, langile publikoek %20ko erosahalmena galduko dute"

2022/10/04
ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak Hamaika Telebistan salatu du hamar urtean langile publikoek %20ko galera izan dutela erosahalmenean. Bide beretik, penagarritzat jo du Azpiazu kontseilariak “normaltasunez” esatea Eusko Jaurlaritzak Madrilek erabakitzen duena egingo duela, eta “gordintasunez” onartzea “herri honek ez dituela eskuduntza minimoak izan behar gauza batzuk kudeatzeko”.