Mitxel Lakuntza, Novaltiako langileekin, greban uztailaren 22tik

Grebaren helburuak hauek dira: enpresa-hitzarmena berreskuratzea, azpikontratazioa mugatzea eta behin-behineko kontratuen baldintzak hobetzea, gehiegizko klausularik gabe. Langileek eskatzen dute, halaber, soldata-hobekuntzak eta azken kontratazioetako eskala bikoitza ezabatzea.
Negoziazioak orain ito-puntuan daude.
Ildo horretan, Mikel Etxebarrria Industria eta Eraikuntzako arduradunak gogor kritikatu du Lan Ikuskaritzaren papera gatazka horretan; izan ere, greba-eskubidea urratu dela sindikatuak behin eta berriz egindako salaketen aurrean Lan Ikuskaritza besoak gurutzatuta geratu baita. "Novaltia modu sistematikoan urratzen ari da langile horien greba-eskubidea: lanak kanpora ateraz, langileak ABLEen bidez ordeztuz, eta hori guztia Lan Ikuskaritzaren utzikeriaren aurrean egiten du. Lotsagarria da " salatu du.
Enpresa hori Euskadiko farmazia-banatzaile nagusia da, eta bere farmazia elkartuen sarea sendagaiez hornitzen du. 2019ko hasieran erabaki zuen enpresa-hitzarmena berritzeko negoziazioak etetea eta estatuko hitzarmena aplikatzea.