SER irratia

Mitxel Lakuntza: "Oposizio bakarra sindikala eta soziala da EHn. ELAren eta Bilduren arteko EAJren kontrako estrategiarena asmakizun hutsa da”

2023/09/20
ELAko idazkari nagusiak SER irratian adierazi du pobretze orokorra eta zerbitzu publikoen okertzea geldiaraztea direla sindikatuaren erronka nagusiak . Ildo horretan, defendatu du urriaren 25erako eta abenduaren 19rako deitutako sektore publikoko greba. "Langile publikoen lan baldintzak defendatzea zerbitzu publikoak defendatzea da".

Era berean, Lakuntzak dio Euskal Herriko oposizio bakarra sindikala eta soziala dela. Izan ere, ziurtatu du ELAren eta Bilduren arteko EAJren eta Jaurlaritzaren kontrako estrategiarena “asmakizun hutsa” dela. EH Bilduk ez baitu bere burua kontraboterean kokatzen, koalizioko zenbait bozeramailek onartu dutenez.

Elkarrizketa osoa hemen