Mitxel Lakuntza, Palestina: "Enpresak eta alderdi politikoak zuzenean interpelatu behar dira, estatuko ekimenen menpe egon beharrik gabe"

Horren ildotik, gogorarazi du ELAk CIG (Galizia) eta Intersindical (Katalunia) sindikatuekin batera egin zituela mobilizazioak, "klase sindikatua eta subiranisten ikuspegi bateratua" baitute, eta "anbiguotasunik gabeko" mezua zabaltzeko, erantzukizun politikoak eskatuz eta Euskal Herriaren ahots propioa defendatuz: "Sindikatu guztiak ez gara gauza bera esaten ari". "Zuzenean jo behar dugu enpresetara eta galdetu zer dagoen gure esku gertatzen ari denari aurre egiteko", baina hori guztia "Estatuko, Madrilgo edo UGT eta CCOOko ekimenen menpe egon behar izan gabe".
Horregatik, Iruñeko eta Gasteizko gobernuei eskatu die "gardentasunez" joka dezatela, eta jakinarazi dezatela Israelekin nolako hartu-emanak dituzten euskal erakundeekin lizitazioen edo erosketen bidez harremana duten enpresek.
Patronalak Euskal Herrian LGS bat negoziatzeari uko egin izanaz galdetuta, gogorarazi du datorren astean adiskidetze ekitaldi bat egingo dela LHKn, CONFEBASK deituta dagoena. Patronalak argudiatzen du horrelako gaiak elkarrizketa sozialaren mahaian negoziatzen direla. Bada, Lakuntzak uste du agerian geratzen dela horrelako mahaien eduki falta; izan ere, "benetako edukiak mahai gainean jartzen dituzunean", LGS negoziatzeko eskaeraren kasuan bezala, "patronala lasterka ateratzen da".
Gai gehiago HEMEN.