Mitxel Lakuntza: "Patronalak hitzarmenen negoziazioa blokeatzen du salarioak ez igotzeko"

2022/10/25
Mitxel Lakuntza: "Patronalak hitzarmenen negoziazioa blokeatzen du salarioak ez igotzeko"
“Lan baldintza eta soldata onekin, ez da langilerik faltako”. Horrela erantzun dio Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Radio Euskadian Confebaski, “migranteak erakartzeko politikak” garatzeko egin duen eskaera dela eta. “Confebaskek etorkizunaz hitz egin nahi du orainaz eta egungo prekarietateaz ez hitz egiteko”, ziurtatu du. Izan ere, patronala soldatak debaluatzen ari da, hitzarmenak blokeatuz edo akordio kaskarrekin, soldatak % 3 igotzeko proposama besterik ez baitu egiten, KPIa % 9 baino handiagoa denean.

Bestalde, Estatutuaren hustuketa salatu du Lakuntzak, hain zuzen ere Estatuta hilda dagoela aldarrikatu zuen ELAren Gernikako ekitalditik 25 urte bete direnean. Sindikatuak euskal subiranotasuna defendatzeko eskatu dio Urkullu Lehendakariari, adibidez, estatuko aurrekontu orokorren negoziazioan honakoa eskatuz: Osakidetza edo Hezkuntzan, esaerako, profesionalen erreposizio tasak edo langile publikoen soldata igoera hemen berriro negoziatzeko gaitasuna izateko.

Ildo horretan, eskaera hori EH Bilduri ere egin dio, eta Gasteizen eta Iruñean ere oposizio gisa aritzeko eskatu dio, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako aurrekontuen aurrean alternatibak proposatzeko. Era berean, Lakuntzak alderdi politikoei eskatzen die erreforma fiskal bat egin dezatela egungo krisiari erantzuteko eta jendearen pobretzea eta desberdintasun sozialak geldiarazteko.

Elkarrizketa osoa: https://labur.eus/DYIBb