Mitxel Lakuntza: "Sortzen den aberastasuna banatzea da eskatzen duena ELAk"

2023/01/26

ETBko Egun On Euskadi saioan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak berretsi du soldatak defenditzearen garrantzia mobilizazioen bidez. Baita Bizkaiko Metalean ere. Jaurlaritzaren negoziazio bitartekaritzatik "ezer gutxi" espero baitu, patronalarekin lerrokatzen delako Gasteizko gobernua. Pentsioen, ostalaritzaren eta Osakidetzaren egoeraren inguruan ere jardun du, besteak beste.